top of page

ANTROPOLOGIA:

Eredu dualistari jarraitzen dio Agustinek.

Dualismoa: Jainkoak bere irudi eta antzeko egin zuen gizakia. Gizakia izaki konposatua da, arima hilezkor eta gorputz hilkorrez osaturiko izakia. Bi substantziak osatzen dute gizakia; arimak eta gorputzak, baina ariman dago lehentasuna.

Hilezkorra: Arima mateliazko gorputza animatzen duen printzipio immateriala da. Platonen aburuz, arima bizitza-printzipioa da. San Agustinen ustez, arima bizitzaren parte da.

Platonekiko desberdintasuna: Arimaren sorerari buruz, Agustinek ez du onartzen Platonen pentsamendua. Platonek, arima gorputzarekin bat egin aurretik ideien muduan existitzen zela dio. Agustinen pentsamenduan, bi etapatik igarotzen da: lehen etapan, tradukzionismoa onartzen du, hau da, gurasoek sortzen dute seme-alaben arima. Bigarren etapan, kreazionismoa onartzen du, hau da, Jainkoak banan-banan eta zuzenean gorputz bakoitzean jartzeko sortzen ditu arimak.

Garrantzia: Arimak gorputza piztu, zaindu eta gobernatu egiten du. Arimarin esker bihurtzen da materia bizidun eta eratu. Amaieran berpizten da ere.

Bekatua: Agustinentzat gizakia bekataria da, bekatua askatasuna gaizki erabiltzearen ondorioa da. Kristau-pentsamenduan eta Agustin jatorrizko bekatuagatik, gorputzak arima menperatuta du.

bottom of page