FILOSOFIA
ZARATUSTRA, ULTRAGIZAKIAREN PROFETA:
Nietzschek Zaratustra erabiltzen du niihilista pasibotik nihilista aktiboa izateko bidea azaltzeko. Zaratustra metafora bat da. Bertan azaltzen duena da espirituak itxuraldaketa bat egin behar duela ultragizakia bihurtzeko. Itxuraldaketa hori hiru urrats ditu; gamelua, lehoia eta haurra.
Lehenengo urratsan, espiritua gamelu bihurtzen da. Idealismoaren mende dagoen gizakia gameluaren antzekoa da. Bigarren urratsan gamelua lehoi bihurtzen da, idealismoaren gainbehera datorrelako eta gameluak bere zama arintzen duelako. Hirugarren urratsan, lehoia haur bihurtzen da, haurrak soilik duelako sormena balio berriak sortzeko.
Nietzscheren ustez, ultragizakiak lau ezaugarri ditu. Ultragizakia autonomoa da moral arloan aurreiritziei jaramonik ez dietelako egiten, baita ere bizitza maitatuko du, ultragizakiarentzat desberdintasunak inportanteak dira honek hierarkietan eta gizakien arteko ezin besterenduzko desberdintasunetan oinarritzen delako eta ultragizakiak ez du hautaspen naturala onartuko hareen ustez, baloreak ezeztatzean eboluzionatzen delako.




