top of page

GIZARTE ARDURA: MASAK ETA ELITEAK (TEORIA SOZIO-POLITIKO ARISTOKRATIKOA):

Espainian eta Europako beste leku batzuetan bizi izan zen Ortegak eta hori baliogarria izan zitzaion Espainia Europako beste leku batzuekin konparatzeko. Filosofo honek, garai hartan Espainiak Europatik urruntzen ari zela aldarrikatu zuen (Atzerapen teknikoa).

 

Ortegaren ustez garrantzi gutxi eman zaizkiola gauzei (Subjektibismoa). Hori dela eta, Ortegak esaten du Espainia objetibista izan behar dela.  Hori da Europa munduko beste herrialdetik bereizten diona, hau da, objetibismoa.

 

Zientzia da Europa munduko beste herrietatik bereizten diona horregatik Espainiak zientzia garatu behar duela esaten du Ortegak. Zientzia garatzeko eta subjetibismoaren gaixotasuna sendatzeko hiru sendabide proposatzen ditu. Lehena zehaztasuna eta metodo da, ezinbestekoa baita abiapuntuan zertaz ari garen ondo definitzea eta zehaztea. Bigarrena jarrera kritikoa da, bestela erraiekin pentsatzen delako eta ez buruarekin. Hirugarrena eta azkena arrazionaltasuna da, hau da, kontzeptuak sistema batean elkarlotzea zientzia sendoa eta bateratzailea garatzeko.

bottom of page