FILOSOFIA
BOTERE-NAHIMENA ETA BETIEREKO ITZULERA:
Botere-nahia bizi-maila handiagoa eta hobea lortzeko nahimena da. Jakin-mina botere-nahiaren mende dago. Botere-nahia bizitzaren ahalbidean sinestea eta giza eboluzioaren eragile nagusia da.
Nietzscheren arabera, behin eta berriro errepikatzen da errealitatea. Gerta daitekeen guztia, gertatu da dagoeneko. Horretan datza betiereko itzulerari buruzko teoria. Orduan, aurrekoa behin eta berriro errepikatuz bada, ezer berri sortzeko eginahalak hutsalak direla dirudi. Ultragizakia eta betiereko itzulera aurkako kontzeptuak direla pentsa daiteke.
Etengabeko itzuleraren doktrina bilakabidea "izate" gisa absolutu bihurtzeko saio gorena da. Ultragizakiak bilakabidetzat onartzen du bizitza, etengabeko errepikapentzat, eta ez du unibertsoaz haragoko izakirik sortzen. Nietzschek mundu hau errealitate inminente eta bakartzat hartu zuen. Etengabeko itzuleraren ideia botere nahiaren ondorio da, eta bizitza ondorio guztiekin onartzen du.
Unibertsoa bere baitan itxita dago eta esanahia imminentea du. Gizaki indartsuak irmotasunez baieztatuko du unibertsoo hori. Beraz, ultragizajiaren ideia ez da sormen prozesu lineal eta errepikaezin baten azken helburua, bizitzarekiko maitasun konpromiso etengabearen adierazpena baizik.

