FILOSOFIA
EZAGUTZA:
Ezagutza eta zoriona: Agustinen ustez, Jainkoa bera da zoriona, baina Agustinek aurkitzen duen Jainkoa ez da platonikoa. "Izateaz harago" dagoen Jainko neoplatonikoaren aurka, Agustinek Jainko kritaua ekarri zuen berriro; eta, gainera, haren hitzetan, Jainko hori nire gauzarik barne-barnekoena baino barnekoagoa da.
Gorputza: materiazko printzipio ustelkorra da.
Arima: Elementu materiagabea eta ustelezina da. Ariman banaketa hau egiten zuen:
* Behe mailako arrazoia: alakorra dena eta zntzumenek hauteman dezaketena ezagutzea du xede.
* Goi mailako arrazoia: Jakinduria, ulergarria dena, ideiak eta Jainkoa ezagutzea ditu xede.
Kristauek fedea eta arrazoia erabili behar dute. Arrazoia erabiltzen, mundua ulertzen da, baina ez guztia, eta horrexegatik, feda behar da.
EGIA LORTZEA:
Agustinen ustez bihotza asetzeko egia izan behar da. Deskartesen ustez berriz, nahokoa da metodo batekin.
EZAGUTZA MOTAK:
Ezagutza sentikorra: Arima jabetu egiten da gorputzak jasan duen eraldaketaz, eta beragatik, gauzak, objektu fisikoak ezagutzen ditu. Beraz, benetako egia lortezina da ezagutza sentikorraren bitartez.
Arrazoizko ezagutza:Bertan bi maila bereizten ditu Agustinek.
*Zientzia-ezagutza: Sentipenen datuetatik abiatzen da arrazoimena, eta sentipen-datu horien bitartez, ezagutzen dituen objektu horiei buruzko judizioak egiten ditu, betiereko ereduekin alderatuz, hau da, jainkozko argitzapenetik datozkion ideiekin.
*Jakinduria-ezagutza: Goi-ezagutza mota honek betiereko egiak ezagutzera garamatza. Mundu fisikoko gauzen ideia eredugarriak Jainkoak gizakiaren baitan jarri ditu, eta ideia horiek diren bezala ezagutzeari edo ikusteari kontenplazioa ere deitzen zaio.
Argitzapena:Jainkoak emandako laguntza gizakiak ideia eredugarriak ezagutzeko. Jainkozko argitzapenak ikusgai bihurtzen dizkio betiereko egiak (ideiak) adimernari.
Barnerapena: Egia aurkitzen duen pemtsamenduak bere buruaren nabaritasunetik hasi behar du; autokontzientzian. Alde batetik, bere buruaren izarera aldakorra eta ezegonkorra; gizakiaren ezagutza sentikorrak objektu ezegonkorrak eskaintzen ditu.
Egia: Bestetik, gizakiak bere bearnean egia aldagaitzak aurkitzen ditu: matematikako egietatik egia zalantzagabeko eta unibertsaletaraino.