FILOSOFIA
HISTORIAREN FILOSOFIA:
Inguru historikoa: Grekoen ikuspegi ziklikoari aurka eginez, Agustin Hiponakoak historia linealaren kontzeptua sortu zuen. Gertaera bakoitzak bere arrazoia prozesu historikoan. Onaren eta gaitzaren arteko borroka gisa agertzen da gizadiaren kronika.
Jainkoaren hiria: Agustin izan zen Historia unibertsalaren zentzua sistematikoki aztertzen arduratu zen lehen pentsalaria.
Bi hirien arteko borroka: Jainkoaren hiria idazlanean aurkezten da. Gizadiaren historia kronika bi hiriren arteko borroka gisa agertzen da. onaren eta gaitzaren.
Banaketa: Gizakiak bi taldetan banatzen ditu Agustinek. Alde batetik, beren burua Jainkoa baino maiteago dutenak; bestetik, Jainko gauza guztien gainetik, norbere buruaren mespretxuraino maite dutenak. Lehenengoak lurreko hiritarrak dira. Bigarrenak, zeruko, jainkoaren hiritarrak dira. Jainkoaren hiriko eta lurreko hiriko hiritarrak nahasirik daude historian zehar.
