top of page

METODOAREN ERREGELAK:

A) Nabaritasuna

Zalantza ezina, ebidentea, intuizioz lortua, argia (beste ideietatik banandua eta nahastezina) eta bereizkorra.

B) Analisia

Zailtasun bakoitza ahalik eta gehien zatitzea, arazoaren konponbidea lortzeko. Natura soil bat aurki arte egin behar da analisia. Intuizioa Deskartesen ustez, espirituaren hautemate soil da. Naturaren soilaren ezaugarria bere ezagutza argia eta bereizkorra izatea da. Horregatik, soilean ez dago huts egiterik.

C) Sintesia

Ziurtasun osoz ezagutzen ditugun gauza batzuen ondorioz, beste gauza batzuk ultertzean datza dedukzioa. Dedukzioak ez du intuizioak beste ziurtasunik. Baina osotasunari buruzko ziurtasuna izateko, katebegi bakoitzari edo maila guztiei buruzko ziurtasuna lortu behar da; maila baten hutsuneak kate guztiaren baliozkotasuna jartzen du arriskuan.

D) Berrikusketa

Helburua oroimenaren ahultasunetik datozen hutsuneei buruz ohartaraztea da. Hutsuneak, saihesteko, pentsamenduaren mugimendu iraunkor eta etengabea egin behar da.

bottom of page