FILOSOFIA
NIHILISMOA ETA BALIOEN TRANSMUTAZIOA:
Nietzscheren ustez mendebaldeko kultura nihilista da, bizitzari uko egiten diolako. Honen nihilismoa aztertzeko metodo genealogikoa proposatzen du filosofo hau. Metodo hau estetika arloan eta hizkuntza arloan oinarritzen da.
Estetika arloan Apolo (ideala) eta Dionisio (koroa) aztertzen ditu. Euripidesen ustez, Dionisio ez da ezertarako balio hori da Euripidesen xedea delako tragedia ideal bat izan dezan. Hori dela eta Euripidesek Dionisio ezabatzen du baina hori ez zaio ondo iruditzen Nietzscheri. Nietzscherentzat Apolo arrazoia da eta Dionisio bizitza beraz haren artean oreka bat lortu nahi du.
Hizkuntza arloan "ona" eta "txarra" hitzak aztertzen ditu. Orokorrean pertsona onak boteretsuak ziren eta pertsona txarrak berriz, morroiak.
Hori Nietzsche aldatu nahi eta bertan agertzen da moral berria eta balioen transmutazioa. Aldaketa hori boteretsuak pertsona txarrak bezala ezagutzea eta morroiak pertsona onak bezala ezagutzean zitzan.
NIHILISMO MOTAK (Nietzscheren ustez)
Nietzscheren ustez nihilistan bitan sailkatzen ziren. Alde batetik, nihilista aktiboak zeuden; hauek dauden gauza guztiak txikitzen zituzten gauza berriak sortzeko (Ultragizakia). Beste aldetik, nihilista pasiboak bereizten zituen; hauek berriz, kristauak ziren haiek beldurran oinarritzen zirelako eta haientzat mendekotasuna, obedientzia, sakrifizioa eta umiltasuna garrantzitsuak zirelako.
