top of page

PERSPEKTIBISMOA:

"Ni naiz ni eta nire zirkunstantzia eta hori salbatzen ez badut, ez dut neure burua salbatuko" => Horrek esan nahi du nor zaren jakiteko lehenengoz zure zirkunstantziak ezagutu behar dituzula, hau da, murgildurik zauden mundua ulertu behar duzula.

 

Zirkunstantzia: Gure mundua osatzen duten gauzak zeintzuk guk ez ditugu aukeratu. Adibidez, inguruko mundu fisikoa, kultura, historia, gizartea, gorputza, adimen-gaitasunak, jaiotasuna, gure psikologia, izaera, etab.

 

Ortegak esaten du errealitatea ezagut dezakegula gure perspektiba partikularretik, bakoitzak gure ikuspuntua daukagulako. Horrek esan nahi du pertsona batek ikusten duena izan daiteke beste pertsonak ez ikustea. Ortegak ikuspuntu aniztasunaren aldarrikapena egiten du.

Perspektiben ezaugarriak honako hauek dira; errealitatearen zatiaren irudiak, balio berekoak, tolerantziaren aldarrikapena eta elkarren osagrri dira.

 

Ortegak eszeptizismoaren kontra esaten du, perspektiba guztiak bilduta egia osoa balitekeela. Nietzscheren erlatibismoaren kontra perspektiba bakoitza ez dela nahikoa esaten du Ortegak. Arrazionalismoaren kontra berriz, ikuspegiak anitzak direla dio. Azkenik, idealismoaren eta errealismoaren kontra doa Ortegak, esanez nia eta gauzak batu behar direla.

 

Egiara iristeko, perspektibismoak dogmatismo arrazionalista eta erlatibismo-eszeptizismoa gainditu behar ditu. Horretarako Ortegak esaten du egia ez dela ez absolutu bakarra ez anitza eta aldakorra. Orduan hauen aurrean perspektibismoa proposatzen du Ortegak, perspektibek batzuk besteekiko osagarri moduan ulertu daitezkeelako.

bottom of page