FILOSOFIA
PLATONEN ERAGINA AGUSTINENGAN:
Metafisika edo ontologia: Hemen bi mundu daudela esaten dute bi pentsalariek. Platonek ideien mundua eta mundu sentigarria bereizten ditu. Agustinek berriz, Jainkoaren Erreinua eta etengabe aldatzen ari den mundu fisikoa aldarrikatzen ditu.
Ezagutza: Bi pentsalariek dualismo epistemologikoa baieztatzen dute, dualismo metafisikoarekin lotuta dagoena. Bi mundu dauden bezala, bi ezagutza mota daude. Alde batetik, ezagutza sentikorra dago eta bi pentsalariek bat datoz honekin biek esaten dutelako ez dela baliagarria benetako ezagutza lortzeko. Beste aldetik arrazoizko ezagutza dago, Platonengan ongia ikusmen- eta ikus garritasun-printzipioa da. Agustinengan berriz, Jainkoa betiereko ideia eredugarriak giza ariman jartzen dira, eta giza arima argitzen du ideiak ezagutzeko.
Dialektika (Ezagutza-metodoa): Platonentzat dialektika benetako filosofoaren jarduera da. Agustinengan berriz, barne-bilaketa bat da.
Arima: Bi autoreentzat, ezagutza-printzipioa da, ariman aurkitzen da arrazoia, adimena, gizakiak egia ezagutzeko duen ahalmena. Platonen arabera, arima gorputzera etorri aurrretik ideien munduan aurrexistitu zen, ideia guztiak ezagutuz. Agustinen baitan berriz, arima ez da aurrexistitzen, eta ezagutza bere barnean Jainkoak jarritako betiereko ideia eredugarriak ezagutzean datza.

