top of page

SARRERA:

Deskartes 1596an jaio zen, Frantzian, familia noble batean. 1694ko urrian, Suediako Kristina erreginak deituta, Estokolmoko gortera joan zen. Bertan 1650 otsailaren 11n, birikeriak jota hil zen. Honen idazlanetatik bi nabarmentzen ditugu; "Adimena zuzentzeko arauak" eta "Metrodoaren diskurtsoa".

 

DESKARTESEN DESENGAINUA

Ikasketek Deskartes desengainu egin zuten. Gaztaroan, frogatu gabe, zenbait sasiegia egiatzat onartu zituelako, oinaztatua sentitu zen. Desengainu hura bere filosofia sortzeko lehen urratsa izan zen. Aro Modernoan metodo berri baten bilaketan hasten da. Francis Bacon izan zen bere Novum Organum idazlanarekin metodo berri bat aurkitu zuen lehen pentsalaria. Deskartesek haren metodoa bereganatu zuen eta bere idazlanean erabili zuen.

 

Metodo egoki baten falta izan da zientziaren gaitz gehienen oinarria eta zergatia. Deskartesek nahi zuena zen Aristotelesek azaldu eta Erdi Aroan erabilitako silogismoa ordezkatuko zuen metodo berri bat aurkitzea. Silogismoa egia orokor batean oinarritzen den arrazoibide deduktiboa da. Horrelako silogismoak erabilgarriak dira fedearen bidez. Silogismoak, zerbait ezaguna azaltzeko balio zen, baina ez egia berriak ikertzeko. Nolanahi ere egia orokor hori hausten zenean, silogismoa baliorik gabe geratzen zen.

 

Horregatik, silogismoan erabilitako metodo deduktiboa desegiten denean, beharrezkoa iruditzen zaio Deskartesi metodo berri bat aurkitzea. Deskartesek bi idazlanetan lantzen du metodoa. ( "Adimena zuzentzeko arauak" eta "Metrodoaren diskurtsoa".)

 

Zer ulertzen du Deskartes metodoaz?

Arau sinple eta zuhurren multzoa. Metodoak erabiltzen duenak ez du inoiz egitzat hartuko faltsua dena eta bere jakuinduria handiagotzeko erabiliko du.

bottom of page